XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

bat egin nahi izan zuen, Shochikuren ohiko ideologia hautsirik.

Horren ondoren hilketei buruzko beste film bat egin zuen, moral zaharra aztertu eta salatzen zuena.

Aurreko biek bezala, Masahiro Shinodak ere ikasleak zituen protagonista Kawaita mizuumi (1960, Aintzira lehorra) bere lehenengo filmean.

Shochikuko hiru zuzendari gazte horiek agerian jarri zuten bizi ziren gizartearen bortizkeria, eta beren belaunaldiko jendearen joerak aztertu zituzten.

Hala ere, gutxi iraun zuen Uhin Berriak Shochikun, Oshimak alde egin ondoren.

Yoshidak eta Shinodak urte gutxi batzuk jarraitu zuten konpainian eta hainbat lan interesgarri egin zituzten, estudioak ezarritako mugen barnean beti ere.

Uhin Berriko zuzendari batzuk estudio handietatik at agertu ziren.

Susumu Hani, esate baterako, zientzia eta hezkuntzari buruzko lanak egiten zituen konpainia txiki batean aritu zen, eta oso era desberdinean zuzentzen zuen.

1961ean, Furyo shonen (Mutil gaiztoak) egin zuen dokumentalen eta fikzioaren osagaiak nahasiz.

Erreformatorio bateko bizimoduan oinarriturik zegoen filma eta ez zuen antzezle profesionalik erabili; etxe horietan egondako gazteekin inprobisatu zuen.

Hurrengo filmetan ere dokumentalen teknika erabiltzen jarraitu zuen, eta horrek nolabaiteko eragina izan zuen beste zuzendari batzuengan; Imamurarengan berarengan, esate baterako.

Arlo independientetik atera zen beste zinemagile bat Hiroshi Teshigahara izan zen.

Berrogeita hamarretan dokumentalak egin zituen, eta bere lehenengo fizkiozko filmetik Kobo Aberen literatur lanak egokitu zituen, istorio esistentzialistak gehienak; horietan famatuena, Susa no onna (1964).

Estudioen ekoizpena krisi larrian zegoelarik hasi ziren lanean zuzendari gazte horiek guztiak.